Zer da?

Nekazaritzako elikagaien proiektu eraldatzaile honen helburua hauxe da: batetik, euskal lehen sektorearen lanaren  emaitza balioan jartzea, eta bestetik, orain arte apartekoak diren produktuak merkatuari eskaintzea. Gure prozesuan irten eta sartzen den guztia hurbila da, km0.

Gure proiektua jasangarritasunean oinarrituta dago, zero hondakin sortzen duen ekoizpen prozesua da, gure ekoizpenari era batera edo bestera balioa emanez. Gure proiektuaren ardatz nagusia, ekonomia zirkular baten islatzen da eta austeritate energetikoa aintzat hartzen dugu prozesu osoan zehar.

Era honetan, Euskolabel arrautzak jartzen dituzten oiloetatik eta euskal baserriko  nekazaritza-ekoizleek sorturiko soberakinetatik,  gure Euskal okelan gutxien merkaturatzen diren atalak baliatuz, gure salda egingo dugu, gure kontsumitzaileei km0-ko produktua eskainiz.

Gure saldarako  beharrezkoak ez diren hegazti okelak aprobetxatuz, burgerrak egingo ditugu, gaur egun hain estimatua den elikadura osasuntsua sustatuz eta bermatuz.

Eta proiektu hau erabat zirkularra izan dadin, saldaren soberakin solidoarekin, etxe-abereentzat pentsu hezea egingo dugu. Horrez gain, aurretik txikitutako samak salmentarako aprobetxatuko ditugu, era horretan Barf dieta eskainiko diegu gure etxe-abereei, egungo joerei jarraiki eta beraiei dieta osasuntsuagoa eskainiko diegu.

Hau ez da dena, oraindik gai gehiago ditugu. Prozesu nagusiko hondakinen emaitzetatik eratorria eta guk berriro ere balioan jartzen duguna,  tipula marmelada eta porru ontziratuak esaterako. Eta prozesu hauetan guztietan ateratako koipearen erabilera eta komertzializazioa, EKO-erregai gisa.

Produktu  hauek guztiak egiteko, Euskadin bakarrak, gure nahia da berauek ahalik eta elaborazio naturalena izatea,  ahalik eta energia gutxien erabiliz. Horretarako, salda hauek prozesu termikoak baliatuz ekoitziko ditugu, erabat naturalak energi-kostu baxua izaki.

Laburbilduz, besteentzako lanaren hondakinak direnak, guretzat lehengaiak dira, energia gutxirekin kalitate goreneko produktuak egingo ditugu, gure inguruko merkatuak hornituko ditugu, egungo joerak eta tradiziozko produktuak uztartuz.

Hau guztia laburpena da. Zehaztasun gehiago jakin nahi baduzu, klikatu estekan eta azalpen gehiago izango dituzu.