Parte hartu nahi dut

Proiektu hay zuri zuzenduta dago, zu

  • Ingurunea balioesten duzulako eta bere zainketan parte hartu nahi duzulako. Zurekin ados gaudelako, gure nekazari eta abeltzainek ahalegin handiz sortu eta alferrik galdu behar dituzten baliabideak aprobetxatzeko ekoizte-sistema bat eskaintzen dizugu. Gainera, ahalik eta saretik ahalik eta energia gutxien hartzen saiatuko gara, eguzki-panelei esker.
  • Ekoizle txiki eta ertainek primerako lana egiten dutela uste duzu eta lagundu nahi diezu. Horregatik beraien baserrietara joango gara oiloen bila eta beraien soroetara barazkien bila, erabilera on bat emateko.
  • Ona dena balioesten duzu. Gure salda egiteko lehengarik hoberena erabiltzen dugu: Eusko Label arraultzak erruten duten oiloak. Merkatuko gainerontzeko saldak oilaskoz eginak daude. Oilaskoaren koipea irabiatu beharra dago eta horregatik dauka kolore txuri bereizgarria. Gure saldaren kolorea benetako saldaren itxura dauka, etxean egiten duzunaren modukoa. Are gehiago: salgai dauden saldak %0,5 eta %22 bitartean dira oilasko; Delikatetxeren salda, ordea, %40a da oilo. Itxura ezin hobea dauka. Atsegingarria da. Ondo sentituko zara.
  • Ez duzu uste kalitatezko produktuak garestiagaoak izan behar direnik. Ondo dakigu dirua arduraz irabastea eta gure familiak aurrera ateratzea oso zaila dela. Beraientzat hoberena nahi dugu, baina ez dugo behar baino gehiago gastatu nahi. Horregatik gure produktuak modurik eraginkorrenean ekoizten ditugu eta horri esker, bidezko prezio batean eskeini ahal dizkizugu. Horretan datza gure abantaila.
  • Hubiltasunean eta komunitatean sinesten duzu. Inguruko baliabideak erabiliz, bertako ekonomia laguntzen dugu. Guztiok biltzen ditugu ahaleginak elikadura egokia ekarriz eta ingurunea errespetatuz.

Edozein zalantzaren aurrean, jar zaitez gurekin kontaktuan.