KALITATE HAUNDIKO OILO-SALDA NATURALAREN PORTAERAREN IKERKETA PROZESU TERMIKO BERRITZAILE BATEN OSTEAN ETA ONDORENGO ONTIRAKETAN.

Salda honen errezetan oilo-kantitate handia dago. Honi esker oiloki gehien duen saldaren ekoizleak izango gara; %40ª baino gehiago, oso kalitate handikoa eta hurbilekoa (KM0). Kontutan hartu behar da produktuaren %50ª ura dela.

Oiloaren kalitatea haundia dela eta, honek gantz-geruza oso nabarmen bat sortarazten du salda jalkitzerako orduan, behin su motelean pasteurizatutakoan.

Gantz-geruza horrek salda isolatzen du eta termikoki ez eraistearen beharra ahalbideratzen digu, modu naturalean koipegabetuz kostu enerjetikorik  gabe, salda homogeneizatu beharra sahiestuz gantza barruan ez duelako, denborak berak egiten baitu banaketa lan hori era natural batean.

Lankidetza talde bat osatzen dugu, oilo-saldak eduki dezakeen kalitate eta berritzailea izan dezakeen  lehiakortasuna ezagutzea helburua izanik, prozesu termikoei esker ematen zaion iraunkortasuna, produktiboa eta ontziratze berezi bat.

Euskaber arrautzekin egindako oilo-salda, ekoizle horiek Euskaberren taldekatuta daude.

Modu honetan, ekoizleak oilaskoak errutearen momentuaren arazoa argituta ikusiko luketeen.

Erabilitako prozesu termikoak, beste elikagai-prozesu batzuetan ezartzeko ere oso interesgarria da, horregaitik lankidetza honen partaide, Laboratorios Araba da.

Eurek dira beharrezko frogak egin, prozesuak gainbegiratu, aztertu eta emaitzak interpretatzen dutenak.

Delikatetxe koperatibak Saldabero izenarekin merkaturatzea nahi du eta elikagai proiektu hau ekonomia zirkularra, ardatz bezela jarri. Horregaitik ze nolako lehiakortasuna duen   merkatuan jakin nahi dugu.

Hurbiltasuneko (KM0) natural eta kalitatezko lehengaiez hornitutako marka da.Guztiz kalitate eta naturalak diren bertoko produktuak erabiliko dira komunitatearen elikaduran eragin zuzena izango dutenak.

Produktuaren portaera baloratzerakoan, hiru faktore aldakor kontutan hartzen dira. Lehenengoak, ontziaren tipologiak ez du aldaketa garrantzitsurik izan. Bigarren bariableak, tenperaturaren kontserbazioa da, 6º zero azpitik hoztutakoa edo giro naturalekoa. Eta azkenik, elikagaien bizitza haunditzen lagundu nahi duen tratamendu berritzailea aplikatu edo ez.

Taula honetan agertzen dira guzti honekin lortutako emaitzak

INGURUMEN TENPERATURAHOZKAILUKO
PRESIO GABEPRESIOAREKINPRESIO GABEPRESIOAREKIN
7-10 egun30-40 egun50-60 egun80-90 egun

Aipatzekoa da ontziratze unean erabilitako metodogia eskupulosoak duen garrantzi haundia.