Erosketarako baldintza orokorrak

Orokorra 

Jarraian jasotzen diren zehaztapenak eta baldintzak idatzi dira webgunearen erabiltzaileek etengabe, modu errazean eta doan izan dezaten webgunearen bitartez egiten dugun gure produktuen salmenta arautzen duten baldintzei buruzko informazio argi, ulergarri, nabari eta egiazkoa. Baldintza horiek “Zehaztapenak eta baldintzak” atalean egongo dira erabiltzaile guztien eskura, kontsultatu eta, hala nahi badute, inprimatu ditzaten.

Gure webgunearen bitartez erosketak egiteko, beharrezkoa da erabiltzaileak, erregistratzen denean, Erosketa-baldintza orokor hauek irakurri eta, horretarako gaitutako laukitxoa markatuta, berariaz onartu ditzan; horrela, bada, hori egin ezean, ezin izango da erosketa-prozesua amaitu eta eskaririk egin. 

Saltzailearen identifikazioa

Erabiltzaileei jakinarazten zaie hauxe dela webgunean egiten diren salmenta-eskaintzen arduraduna:

  • Sozietatearen izena: DELIKATETXE KOOP. ELK. TXIKIA(aurrerantzean, DELIKATETXE).
  • IFZ: F95953477
  • Sozietatearen helbidea: Arrasate hiribidea z/g, 48230 Elorrio (Bizkaia)
  • Telefono-zenbakia: 946 238 355
  • Helbide elektronikoa: info@delikatetxe.eus

Nola eros dezaket?

18 urtetik gorakoek edo, 18 urtez azpikoak izanik, Kode Zibilak ezartzen dituen eskakizunei jarraiki emantzipatuta daudenek bakarrik egin ahal izango dituzte erosketak webgunean. Horri jarraiki, erabiltzaileak adierazten du 18 urtetik gorakoa edo, 18 urtez azpikoa izan arren, emantzipatuta dagoela eta, beraz, kontratatzeko legezko beharrezko gaitasuna duela eta, horrenbestez, gure webgunearen bitartez bere kabuz egin ditzakeela erosketak. Adingaberen batek erosketaren bat egin nahiko balu, haren gurasoek edo legezko ordezkariek egin beharko lukete edo, gutxienez, haien baimena izan beharko luke, eta baimen hori DELIKATETXEri aurkeztu.

DELIKATETXEk ez du bere gain hartzen adingabeek, paragrafo honetan jasotzen diren exijentziak urratuz, egin litzaketen erosketen gaineko erantzukizunik. Erosketak egiteko, ondorengo urratsak jarraitu besterik ez da egin behar: 

1. Erosi nahi duzun produktua bilatu.

2. Behin erosi nahi duzun hori identifikatu ondoren, erosi nahi duzun ale kopurua aukeratu behar duzu, eta “Saskira sartu” botoia sakatu: automatikoki eguneratuko da zure erosketa-saskia, eta bidalketa-gastuak erakutsiko zaizkizu.

3. Kupoiren bat baldin baduzu, “Kupoiaren kodea” eremuan idatzi behar duzu, “kupoia aplikatu” aukera sakatu, eta trukatuko zaizu. 

4. Erosketa egiten jarraitzeko, “erosketa amaitu” sakatu behar da, eta pantaila bat bistaratuko zaizu, non zure identifikazio-datuak eta fakturazio-helbidea sartu beharko dituzun, baita bidalketa-helbidea ere, aurrez emandako bera ez bada. Zure eskariaren datuak ere erakutsiko zaizkizu pantaila horretan: produktuak, zenbatekoa eta bidalketa-gastuak.

5. Erosketa-baldintza orokor hauek irakurri izanaren eta onartzen duzula adierazteko laukitxoa markatu beharko duzu, eta “Eskaria egin” aukera sakatu.

6.- Ordaintzeko modua aukeratzea. Erosleak beste inork ez du ordainduko aukeratutako ordainketa-moduak sor lezakeen edozein gastu. 

Kreditu-txartelarekin edo zordunketa-txartelarekin egiten diren ordainketa guztiak Finantza-erakundearen ordainketa-pasabidearen bitartez egiten dira; pasabide horrek enkriptatu egiten ditu txartelen datuak. Ordainketa-sistema ahalik eta seguruena izan dadin, merkataritza elektronikoan lehen mailakoak diren finantza-erakundeen ordainketa seguruko sistemak erabiltzen ditu DELIKATETXEk. Ildo horretan, ordainketaren datu konfidentzialak zuzenean eta enkriptatuta (SSL) transmititzen zaizkio dagokion finantza-erakundeari. “Ordainketa Seguruko” sistema osatzeko neurri gisa, eta Internet bidezko iruzurra prebenitzen laguntzeko helburuz, bezeroak emandako datu pertsonalak egiaztatzeko eta egoki irizten dizkion neurriak hartzeko (eskaria ezeztatzea barne) eskubidea izango du DELIKATETXEk, erositako salgaia eskarian ageri diren datuen arabera entregatu dadin.

Behin ordainketa egin ondoren, bezeroaren eta DELIKATETXEren arteko salerosketa-kontratua ezartzen da, baldintza hauek araututa egongo dena. 

7. Arrakastaz egin da erosketa, PDF formatuan dagoen zure eskariaren kopia inprima dezakezu. Erosketa-prozesua amaitu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erosketa egin duzula berresten dizuna; horrez gain, produktuaren deskribapena jasoko du, haren ezaugarriak, prezioa, zergak, bidalketa-gastuak eta entrega-epea xehatuz.

Mezu hori jasotzen ez baduzu, sarean komunikazio-arazo iragankorren bat gertatu delako edo emandako helbide elektronikoa idazterakoan akatsen bat egon delako izan daiteke. Kasu bietan, gurekin harremanetan jar zaitezen komeni da, helbide elektronikora idatzita.

Espainiarrez bakarrik formaliza daitezke erosketak. 

Edozein zalantza izanez gero, helbide elektronikora idatz diezagukezu.

Ordaintzeko moduak

Bezeroak bere eskariari dagokion zenbatekoa ordaintzeko hainbat modu ditu aukeran: kreditu- edo zordunketa-txartel bidez (Visa, Mastercard, Visa Electrón eta/edo antzerako beste txartel batzuk), Bizum eta PayPal bidez. Ordaintzeko beste modu batzuk ere erabil ditzake, betiere kreditu- edo zordunketa-txartelen erabilerarekin lotuta daudenak, hala nola Amazon Pay, Apple Pay eta antzerako ordainketa-plataformak.

1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 112. artikuluan ezarritakoaren arabera, erosketa baten zenbatekoa iruzurrez edo modu desegokian kargatu baldin bada ordainketa-txartel baten zenbakia erabilita, kargu hori berehala baliogabetzea eskatu ahal izango du txartelaren titularrak. Kasu horretan, lehenbailehen egingo dira zordunketako eta diru-itzulketako oharpenak DELIKATETXEren eta txartelaren titular den bezeroaren kontuetan. 

Hala ere, erosketa egiazki egin badu txartelaren titular den bezeroak, eta dirua itzultzeko eskaera ez bada uko egiteko edo azkentzeko eskubidearen ondorioz egin, DELIKATETXEri baliogabetzearen ondorioz sortutako kalte-galerak ordaintzera behartuta egongo da txartelaren titularra.

Eremu pribatuaren kudeaketa

Eremu pribatura sartzeko, nahikoa da aldez aurretik erregistratuta egotea. Erregistratu ondoren, erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzi beharko dira sartzeko.

Bere eremu pribatuan, espazio oso bat izango du erabiltzaileak bere eskura eta, besteak beste, bere datu pertsonalak erregistratu, aldatu edo zuzendu ahal izango ditu, eguneratuta izateko.

Halaber, ordura arte egindako eskari guztien zerrenda eta egiaztagiriak izango ditu, baita erosi nahi dituen produktuen zerrenda (erosi ez duen arren, bere interesekoa izan daitekeen zerbaiti buruzko informazioa), baleak eta sariak ere.

Eskaintzen eremu geografikoa

Espainia da webguneko produktuen eskaintzaren eremu geografikoa; zehatzago esateko, Penintsula eta Balear Uharteak. Beraz, ez dira eremu horretan sartzen Kanariar Uharteak, Ceuta eta Melilla. Beraz, inola ere ez da eskaririk bidaliko eremu horretan sartzen ez diren herrialde eta zonetara.

Produktuen eskuragarritasuna

webgunean eskaintzen diren produktuen eskuragarritasuna izakinen mugen araberakoa izango da. Eguneratuta mantentzen da eskuragarri dagoen ale kopurua, biltegian dauden izakinekin eta gure hornitzaileek duten eskuragarritasunaren arabera. DELIKATETXEk inola ere ez du apropos salgai jarriko dituenak baino edo hornitzaileak gorde dizkionak baino ale gehiago. 

DELIKATETXEk bezeroak erositako produktua hornitu ezin badio, eskuragarri eza dagoelako, mezu elektroniko bitartez emango dio bezeroari horren berri, haren erosketa-eskaera jasotzen dugunean. Eskuragarritasun falta horrek eskariaren zati bati bakarrik eragingo balio, gainerakoa mantendu egingo da. Nolanahi ere, DELIKATETXEk lehenbailehen itzuliko dio bezeroari eskuragarritasun falta horrek eragindako produktuengatik ordaindu duen kopurua; epe hori beti izango da produktuak erosi direnetik 15 egun naturalekoa, gehienez.

Bidalketa-epeak eta -gastuak

Seur konpainiaren bitartez egingo ditugu bidalketak, ondoren zehazten diren bidalketa-gastu eta –epeekin:

  • Bidalketa-epea: 48-72 ordu baliodunekoa, eskaria egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
  • Bidalketa-gastuak: 6,5€; 60€ gorako eskarietan dohain.
    •  
    •  

Adierazitako epeak ohiko entrega-epeak dira, baina baliteke ez betetzea, arrazoi logistikoak eta ezinbesteko arrazoiak tarteko. 

Halaber, promozio bereziengatik ere –beherapen-aldietan kasu– alda daitezke entrega-epeak. Entregak atzeratuz gero, DELIKATETXEk horren berri emango dio bezeroari, baita aurreikusten den entrega-epearen berri ere. 

Garraio-enpresak produktua bezeroaren eskura uzten duen unetik aurrera jotzen da entregatutzat eskari bakoitza; horretarako, kontrol-sistema bat erabiltzen du garraio-konpainiak. 

Ez da atzerapentzat joko garraio-konpainiak hitzartutako epearen barruan bezeroaren eskura jarri eta bezeroari egotz daitekeen arrazoiengatik entregatu ahal izan ez den eskaririk; adibidez, bezeroa etxean edo entrega-lekuan ez zegoelako. 

 Eskaria gure biltegietatik irteten denean, mezu elektroniko bat bidaliko zaio bezeroari, zeinaren bitartez jakinaraziko zaion eskaria onartu eta bidali zaiola. Segurtasun-arrazoiengatik, DELIKATETXEk ez du eskaririk bidaliko posta-kutxetara eta base militarretara, eta ez du eskaririk onartuko eskariaren hartzailea eta helbidea identifikatzea ezinezkoa denean.

Produktua entregatzea eta gorabeherak entregan

Produktua bezeroak inprimakian adierazten duen helbidean egoera onean entregatzeko konpromisoa hartzen du DELIKATETXEk; helbide hori bosgarren klausulan adierazten den eremu geografikoaren barruan egon behar da. Entrega optimizatzeko helburuz, eskertuko genuke bezeroak entrega ohiko lan-ordutegiaren barruan egin ahal izango den helbide bat adieraziko balu. Garraio-enpresak, oro har, ohiko lan-ordutegiaren barruan egingo du eskaria entregatzeko lehenengo saiakera eta, entrega egitea lortu ezean, bezeroak emandako ordutegi-zehaztapenak hartuko dira kontuan bigarren saiakerarako. 

DELIKATETXEk ez du bere gain hartuko bezeroak bidalketa-helbidea ematerakoan egindako akatsen ondorioz entregan gerta litezkeen atzerapenen edo hutsegiteen gaineko erantzukizunik, ezta helbidea osatu gabea delako edo entregaren unean bezeroa ez zegoelako eta, garraio-enpresak eskaria jasotzeko oharra utzita, bezeroa ez bada dagokion bulegora joan.

Berariaz jakinarazten da hainbat entregatan bana litekeela eskari bakar bat. 

Entregaren unean bezeroa ez baldin badago, garraio-enpresak egiaztagiri bat utziko du, zeinean jakinaraziko duen dagokion etxebizitzan egon dela entrega egiten saiatzen, edo telefonoz deituko dio bezeroari, entrega egiteko beste ordutegi bat hitzartu ahal izateko. Entrega egiteko mezularitza-zerbitzuaren barruan, entrega egiten dela bermatzera bideratutako zenbait jarraipen-ekintza kontratatzen du DELIKATETXEk.

Eskaria banatzeko irten denetik 7 egun baliodunetara entrega gauzatu ez bada, bezeroa DELIKATETXErekin harremanetan jarri behar da info@delikatetxe.eus helbide elektronikora idatzita, eskaria ez dela entregatu jakinarazteko.

Eskaria egin denetik 15 egun baliodunetara eskaria ez bazaio bezeroari entregatu DELIKATETXErekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik edo bezeroa ez delako garraio-enpresara eskaria jasotzera joan, ulertuko dugu atzera egiteko duen eskubideaz baliatu nahi duela eta, beraz, bertan behera geldituko da eskaria eta gure biltegietara itzuliko da. Kasu horretan, bezeroak ordaindu beharko ditu itzultzearen gastuak; beraz, behin eskaria gure biltegietara iristen denean, erosi dituen produktuen zenbatekoa ordainduko zaio bezeroari (kasu honetan, ez dira kontatuko bezeroak ordaindu zituen hasierako bidalketa-gastuak, eta ez zaizkio itzuliko gastu horiek), ez entregatu izanagatik sortutako itzulketa-gastuak kenduta. 

Entrega ez egin ahal izatearen arrazoia paketea galdu izana baldin bada, ikerketa bat abiaraziko du gure garraiolariak. Kasu horietan, astebete eta hiru aste artekoak izaten dira gure garraiolarien erantzun-epeak. Ildo horretan, pakete bakoitzerako aseguru bat kontratatzen du DELIKATETXEk; horrenbestez, kaasu horietan, aipatutako garraio-konpainiaren erantzun-denborak baldintza ditzake adierazitako epeak.

Enbalajea akatsekin iristen bada entrega-helbidera –puskatuta edo kolpatuta–, bezeroak uko egin beharko dio, eta info@delikatetxe.eus helbide elektronikora idatzi beharko digu, mezuaren “Gaia” eremuan “Itzultzea” jarrita, eta eskariaren edo albaranaren erreferentzia eta zergatik itzultzen duen adierazita. Era horretan, arinagoa izango da prozesua, eta berehala bidaliko zaio beste produktu bat. 

Produktua behar bezalako baldintzatan iritsi beharko da DELIKATETXEra, prezintatuta eta jatorrizko enbalajean.  Produktua ze egoeratan dagoen baloratu eta ez dela manipulatu eta kanpoko haustura-markarik ez duela egiaztatzen dugunean, ezaugarri bereko beste bat bidaliko dizugu. DELIKATETXEk ez du onartzen saltzen dituen produktuak aurrez aipatutakoa ez den beste arrazoi batzuengatik itzultzerik, nahiz eta bezeroak eskubidea duen atzera egiteko, hamaikagarren klausulan adierazten diren epe eta moduetan.

Gure kontrolpetik kanpo dauden gertaerak

DELIKATETXE ez da izango kontratu honi jarraiki bere gain hartzen dituen betebeharrak ez betetzearen edo horiek atzerapenez betetzearen erantzule, horien arrazoiak bere kontrolpetik kanpo dauden gertaerak baldin badira (“Ezinbesteko arrazoiak”). Ezinbesteko Arrazoiak izango dira arrazoizko kontroletik kanpo dauden egintza, gertaera, jardunik ez, omisio edo ezbeharrak eta, batez ere (mugarik gabe), honako hauek:

  • Grebak, ugazaben itxierak, matxinadak, inbasioak edo eraso terroristak.
  • Sutea, leherketa, ekaitza, uholdea, lurrikara, hondoratzea, epidemia edo beste edozein hondamendi natural.
  • Trenak, itsasontziak, hegazkinak, motordun garraiobideak edo beste edozein garraiobide publiko edo pribatu ezin erabili izana.
  • Telekomunikazioetako sistema publiko edo pribatuak ezin erabili izana.
  • Beste gobernu batzuen egintzak, dekretuak, legeria, araudia edo mugak.

Akastun produktuak itzultzea

Bezeroak akastun produktu bat, egoera txarrean dagoena edo erosketa egin zuenean eskatu zuena ez bestelako produktu bat jasotzen badu, produktu hori itzultzea eska dezake info@delikatetxe.eus helbide elektronikora idatzita; “Itzultzea” jarri beharko du “Gaia” eremuan, eta eskariaren edo albaranaren erreferentzia adierazi. Bezeroak eskaria jasotzen duenetik 24 orduko epearen barruan egin beharko da komunikazio hori. Produktua gure biltegian jasotzen dugun arte, bezeroaren ardurapean egongo da. 

Produktua jaso eta akatsa duela, egoera txarrean dagoela edo hutsegitea egon dela egiaztatzen dugunean, osorik itzuliko zaio bezeroari zenbatekoa, bai eta bidalketa-gastuak eta bezeroak itzulketa egiteko izan dituen gainerako kostuak ere.

Nolanahi ere, itzultzen diren produktuak egoera onean iritsi beharko dira, prezintatuta eta jatorrizko enbalajean; horrela, ez dira onartuko eskakizun horiek betetzen ez dituzten itzulketak. Bezeroak beste neurri edo kolore bateko produktua edo ordezko produktuak nahi baditu, produktua itzuli eta beste eskari bat egin beharko du, edo produktu-aldaketa egitea eskatu, bere beharrekin bat datorrena eskuratzeko.

Atzera egiteko eskubidea

Kontratu batean, atzera egiteko eskubidea da erosleak egindako kontratua indargabetzeko duen ahalmena; eskubide horretaz baliatzeko ezarritako epearen barruan eman beharko dio horren berri beste aldeari horren berri, bere erabakia justifikatu beharrik gabe eta inolako zigorrik gabe. Bezeroak atzera egiteko eskubidea baliatzen badu, alde biek itzuli beharko dizkiote elkarri dagozkien produktuak eta zenbatekoak.

Bezeroak eskaria jasotzen duenetik 14 egun naturaleko epea izango du atzera egiteko eskubideaz baliatzeko edo, bestela esanda, eskaria itzultzeko. 

Ondore horretarako, entregako albaranean jasotzen dena joko da epearen hasierako datatzat.

Hala ere, 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 103. artikuluak jasotzen duenez, kasu jakin batzuetan ez da aplikatzekoa izango atzera egiteko eskubidea, hala nola osasun-babeseko edo higieneko arrazoiengatik, itzulgarriak ez diren prezintatutako ondasunen kasuan, entregatu ondoren prezintua kendu bazaie. 

Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak defendatzeko Lege orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 108. artikuluan xedatutakoaren arabera, jakinarazten da bezeroa izango dela erositako produktua itzultzearen kostuak bere gain hartuko dituena.

Zentzu horretan, bezeroa doako bidalketadun promozio baten, inguruabar arruntetarako ezarritakoa baino promoziozko bidalketa merkeago baten edo oparien onuradun izan bada eta eskaria osorik edo eskariaren zati bat itzultzen badu, ulertuko da ez direla betetzen promozioari zegozkion baldintzak; beraz, itzuli beharreko zenbatekotik deskontatu egingo dira kobratu gabeko bidalketa-gastuak edo oparitutako produktuaren zenbatekoa. 

Atzera egiteko eskubideaz baliatzeko, erabiltzaileak atzera egiteko agiria bete eta, erosketaren fakturarekin edo egiaztagiriarekin batera bidali beharko du info@delikatetxe.eus helbide elektronikora, edo honako posta-helbidera: DELIKATETXE, Arrasate hiribidea z/n, 48230 Elorrio(Bizkaia). 

Behin bezeroa atzera egiteko duen eskubideaz baliatzen denean, DELIKATETXE harekin harremanetan jarriko da, zenbatekoa itzultzeko; bezeroak berak ordaintzeko aukeratutako bide bera erabiliko da dirua itzultzeko, eta bezeroak atzera egiten duenetik 14 egun naturaleko gehienezko epearen barruan egingo da. Bezeroak ordaindu beharko ditu produktua itzultzearen gastuak.

Eskarien zati bat itzultzen edo bertan behera uzten denean, zati horri dagokiona itzuliko zaio bezeroari. Edonola ere, atzera egiteko eskubideaz baliatzeko, ezinbestekoa izango da bezeroak produktuaren jatorrizko enbalajea egoera onean edukitzea, eta produktua bera ere egoera onean eta erabili gabe izatea; hau da, denda batean egin zitekeenaren antzerako egiaztapena bakarrik egin izana, produktuaren izaerari, haren ezaugarriei eta funtzionamenduari dagokienez.

Beraz, produktua egiaztapen hori baino haratago erabili bada, bezeroa izango da narriaduraren arduraduna, eta DELIKATETXEk ez du itzulketa onartuko. Itzulketa ezin bada egin produktua entregatu zen kaxarekin, bezeroak kaxa babesgarri batean itzuli beharko du, produktua ahalik eta berme handienekin irits dadin DELIKATETXEren biltegira. Produktua gure biltegian jasotzen dugun arte, bezeroaren ardurapean egongo da.

Prezioak, zergak eta gastuak

Unean unean gure webgunean argitaratzen direnak izango dira produktuen prezioak, akats tipografikoren bat edo akats nabarmenen bat izan ezean. Nahiz eta DELIKATETXE saiatuko den webguneko prezioetan akatsik egon ez dadin, bezeroak eskatutako produktuen zenbatekoan akatsen bat detektatzen baldin badugu, lehenbailehen jakinaraziko zaio, eta eskaria dagokion prezioarekin berresteko edo bertan behera uzteko aukera emango zaio. DELIKATETXEk ez balu bezeroarekin harremanetan jartzerik lortzen, eskaria ezeztatutzat joko da, eta osorik itzuliko zaizkio bezeroari ordaindu dituen kopuruak, baina ez du izango kalte-ordainik jasotzeko batere eskubiderik. Eurotan bakarrik erakusten dira gure webgunearen bitartez eskainitako produktuen prezioak. 

Produktu bakoitzaren fitxan eta erosketa-saskian agertuko da erabiltzaileak ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) ere jasoko du, unean unean indarrean dagoena, bai eta gainerako zergak ere, halakorik balegokio.  Hala ere, prezio horiek ez dituzte barne hartzen produktuak bidaltzeari dagozkion gastuak; bereizita xehatzen dira gastuok, eta onartu egin beharko ditu bezeroak.

Eskainitako produktu bakoitzerako Webgunean ageri den hasierako prezioari dagozkion bidalketa-gastuen tarifak batuko zaizkio. Nolanahi ere, erosketa formalizatu baino lehen jakinaraziko zaizkio bezeroari tarifa horiek, erosketa-saskian bertan.

DELIKATETXEk eskubidea izango du, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, webgune honetan eskainitako produktuak eta salmenta-prezioak, bidalketa-gastuak eta gainerako baldintzak edo promozioak aldatzeko.

Produktuen deskribapenen eta irudien izaera informatzaile hutsa

DELIKATETXEren hornitzaileek emandako informazioan oinarrituta egiten dira webgunean erakusten diren produktuen deskribapenak. Hala ere, DELIKATETXEren webgunean produktu bakoitzari buruz emandako informazioa eta horiei dagozkien argazkiak edo irudiak, izen komertzialak, markak edo ikur bereizgarriak argigarri modura ematen dira www.delikatetxe.eus webgunean, eta gutxi gorabeherako informazioa emateko dira; horrenbestez, jatorrizko produktuarekiko ezberdintasunak izan ditzakete. www.delikatetxe.eus webgunean eskaintzen diren produktuen deskribapenek eta irudiek ez dute kontratu-izaerarik, informazioa emateko izaera hutsa baizik, beraz, DELIKATETXEk ez du bere gain hartzen informazio horietan egon litezkeen akatsen gaineko erantzukizunik.

Deskontu-kodeak

Promozio bakoitzerako argitaratzen diren zehaztapenen eta baldintzen arabera erabili ahal izango dira promozio-kodeak, eta deskontu bakarrari aplikatuko zaio produktu bakarraren erosketan, edo eskari batean deskontu bati, promozio-kodeak adierazten duen aldian. www.delikatetxe.eus webgunean bakarrik erabili ahal izango dira promozio-kodeak eta puntuen programan pilatutako puntuak.

Bermeak

Webgune honetan eskaintzen diren produktuek legez ezarritako bermeak bete behar dituzte; beraz, entrega egiten denetik bi urteko epean izaten diren bat ez etortzeen erantzukizuna izango dugu.

Zentzu horretan, eta Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak defendatzeko Lege orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 116. artikuluan ezarritakoaren arabera, produktuak kontratuarekin bat datozela ulertuko da, baldin eta jarraian adierazten diren eskakizun guztiak betetzen badira, horietakoren baten inguruabarrengatik aplikagarria ez denean izan ezik:

a) Egiten dugun deskribapenarekin bat etortzea, eta webgunearen bitartez aurkezten ditugun produktuaren ezaugarriak izatea. 

b) Era horretako produktuen ohiko helburu diren erabileretarako aproposak izatea. 

c) Kontratua egin den unean bezeroak jakinarazi digun beste edozein erabilera berezitarako aproposa izatea, baldin eta onartu badugu erabilera horretarako aproposa dela. 

d) Era horretako produktu baterako bezeroak arrazoiz espero ditzakeen ohiko kalitatea eta prestazioak izatea, kontuan izanda produktuaren izaera eta, hala badagokio, produktuen ezaugarri zehatzei buruz egin ahal izan ditugun adierazpen publikoak.

Hori guztia kontuan hartuta, produkturen bat eskainitakoarekin eta erosketa-baldintza hauekin bat ez baletor, bezeroak DELIKATETXEri jakinarazi beharko lioke, info@delikatetxe.eus helbide elektronikora idatzita, edo honako posta-helbidera idatzita: DELIKATETXE, Arrasate hiribidea z/g, 48230 Elorrio (Bizkaia).

Segurtasuna

DELIKATETXEk komertzialki eskuragarri dauden gehienezko segurtasun-neurriak hartzen ditu. Ordainketa-prozesuak zerbitzari seguru batean funtzionatzen du, SSL (Secure Sockets Layer) protokoloa erabilita; horrela, informazioa enkriptatuta transmititzen da eta, beraz, informazioa erabiltzailearen ordenagailuak eta www.delikatetxe.eus webguneak bakarrik ulertuko dutela bermatzen da, beste batzuek informazio hori irakurtzea eta manipulatzea saihestuz. 

Produktuak kreditu-txartel bidez ordaintzerakoan, erabiltzailea ordainketa-pasabidearen bitartez konektatzen da bere finantza-erakundearekin; horrenbestez, DELIKATETXEk zein beste inork ezin ditu datu horiek inola ere eskuratu.

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

www.delikatetxe.eus webgunearen erabiltzaileek iradokizunak, kexak eta erreklamazioak helaraz diezazkigukete, webgunearen bitartez, info@delikatetxe.eus helbide elektronikora edo honako posta-helbidera idatzita: DELIKATETXE, Arrasate hiribidea z/g, 48230 Elorrio (Bizkaia).

Lege-oharra, pribatutasun-politika eta datuen babesa

DELIKATETXEk erabiltzaileei jakinarazten die Erosketa-baldintza Orokor hauek onartzeak berarekin dakarrela, halaber, gure webguneko orrialde bakoitzaren oinean txertatuta dauden lege-oharrean eta pribatutasun-politikan deskribatutako baldintzak onartzea. Aipatutakoa gorabehera, Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrak eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera, haien datu pertsonalei egiten dizkiegun tratamenduei dagozkien ondorengo alderdien berri ematen diegu bezeroei: 

Tratamenduaren arduraduna: DELIKATETXE KOOP. ELK. TXIKIA, F95953477 zenbakidun IFZ eta helbidea Bizkaiko Elorrio udalerriko (PK: 48230) Arrasate hiribideko. zenbakian duena. Helbide elektronikoa: info@delikatetxe.eus. 

Tratamenduaren helburua: jakinarazten dizugu gure webgunean erosketak egin ahal ditzazun egiten duzun erregistroa kudeatzeko erabiltzen ditugula zure datu pertsonalak eta, horrekin lotuta, egiten dituzun eskariak eta eskatzen dituzun zerbitzuak kudeatu eta artatzeko. Erregistratzen ez bazara, helburu berbererako erabiliko ditugu zure datuak, erregistrorako izan ezik. 

Halaber, dagokion laukitxoa markatzen baduzu, gure newsletter-erako zure harpidetza kudeatzeko erabiliko ditugu zure harremanetarako datuak eta, horrekin lotuta, gure enpresari, produktuei, zerbitzuei, albisteei, eskaintzei edo promozioei buruzko informazioa bidaltzeko, bitarteko elektronikoak erabilita. 

Tratamenduaren legitimazioa: zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendu hori beharrezkoa dela zuk parte hartu duzun kontratu bat egikaritzeko. Informazio komertziala bidaltzeari dagokionez, datuen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendu hori beharrezkoa dela DELIKATETXE KOOP. ELK. TXIKIA enpresak lortu nahi dituen interes legitimoetarako –Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.f) artikuluak jasotzen duenarekin bat etorriz–, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren 195/2017 Txostenak xedatzen duenean oinarrituta. Nolanahi ere, bezeroak edozein unetan uko egin diezaioke bere datu pertsonalak helburu horretarako erabiltzeari. Bidaltzen zaion komunikazio bakoitzean, baja eskatzeko aukera izango du, gure informazio komertziala jasotzeari utz diezaion.

Datuen hartzaileak: hala badagokio, zerga-administrazioari komunikatuko zaizkio zure identifikazio- eta fakturazio-datuak, legezko eta zergei dagozkien obligazioak betetzeko; bai eta enpresak bere produktu eta zerbitzuengatiko kobrantzak egiteko erabiltzen duen finantza-erakundeari ere. 

Halaber, hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen ditugu gai batzuetarako, eta haiek arduratzen dira tratamenduaz; datuen tratamendurako dagokion kontratua sinatu dugu haiekin, Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 28.3 artikuluak xedatzen duenari jarraiki.

Datuen nazioarteko transferentziak: jakinarazten dizugu posta elektronikoz bidaltzen ditugun komunikazio komertzialak modu eraginkor, dinamiko eta operatiboagoan kudeatzeko eta komunikazio horien gaineko kontrol hobea izateko, MailChimp erabiltzen dugula, TheRocketScienceGroup Llc. enpresak garatutako plataforma; enpresa horrek tratamenduaren arduradun gisa jarduten du eta, Europar Batasunetik eta Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dagoen arren, hori erabiltzeak dakarren datuen nazioarteko transferentziak ere Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 46.2 c) artikuluan jasotzen diren behar bezalako bermeak ditu (Europako Batzordeak erabakitako ereduzko kontratu-klausulak). 

MailChimp-en Pribatutasun-politika

MailChimp-en ereduzko kontratu-klausulak

Datuak gordetzeko epea: kontratu-harremanak indarrean jarraitzen duen bitartean gordeko ditugu zure datu pertsonalak, eta behin harreman hori amaitzen denean, legezko obligazioak betetzeko beharrezkoa den epean.

Newsletter-en bidalketari dagokionez, harpidetzaren baja eskatuta zure baimena ezeztatzen ez duzun bitartean gordeko ditugu zure harremanetarako datu pertsonalak.

Zure datu pertsonalen tratamenduari dagozkion eskubideak: zure datu pertsonalak eskuratzea, zuzentzea, ezabatzea, datuen tratamendua mugatzea, aurkaratzea edo datuak eramatea eska dezakezu; horretarako, idatzizko eskaera bat bidali behar duzu info@delikatetxe.eus helbide elektronikora edo helbide honetara: DELIKATETXE KOOP. ELK. TXIKIA, Arrasate hiribidea z/g, 48230 Elorrio (Bizkaia), NAN agiriaren fotokopia batekin batera. 

Kontrol-agintaritzaren aurreko erreklamazioa: erreklamazioa aurkez dezakezu Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean, erakunde horren egoitza elektronikoaren bitartez, edo posta-helbidera idatzita: Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril.

Erabiltzaileak adierazten du 18 urtetik gorakoa edo, 18 urtez azpikoa izan arren, emantzipatuta dagoela eta, beraz, kontratatzeko beharrezkoa den legezko gaitasuna duela eta, horrenbestez, gure webgunearen bitartez bere kabuz egin ditzakeela erosketak, bai eta bere datu pertsonalen tratamendua baimentzeko gaitasuna ere. Adingaberen batek erosketaren bat egin nahiko balu, haren gurasoek edo legezko ordezkariek egin beharko lukete edo, gutxienez, haien baimena izan beharko luke. DELIKATETXEk ez du bere gain hartzen adingabeek, paragrafo honetan jasotzen diren exijentziak urratuz, egin litzaketen erosketen gaineko erantzukizunik.

Cookie-en erabilera

Ikus horri buruz ezarritako politikak cookie-en lege-oharrean edo esteka honetan: “Cookie-ak”.

Erosketa-baldintza orokorrak aldatzea

Lege-aldaketak gerta litezke, eta gure kide diren establezimenduekin ditugun hitzarmenetan ere gerta litezke aldaketak, eta horrek Erosketa-baldintza Orokor hauek aldatzera behartu gaitzake. Horregatik, DELIKATETXEk eskubidea izango du, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi beharrik gabe, erosketa-baldintza orokor horien informazioak eta baldintzak aldatzeko. Horregatik, erabiltzaileei gomendatzen diegu irakur ditzatela gure webgunera sartzen diren aldiro eta, betiere, erosketa bat egin nahi duten aldiro, askatasunez erabaki dezaten webgunea erabiltzen eta erosketak egiten jarraitu nahi al duten.

Legeria aplikagarria

 www.delikatetxe.eus webgunearen bitartez garatzen den jarduerak indarrean dagoen eta aplikagarria den Europako eta Espainiako legeria bete behar du; besteak beste, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak defendatzeko Lege orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onartzen duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua; 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.

Forua

Aurreko paragrafoan deskribatzen den araudi aplikagarriaren arabera, www.delikatetxe.eus webguneko bezeroen eta DELIKATETXEren artean sor litekeen edozein desadostasun edo gatazka ebazteko, aldeek berariaz onartzen dute Espainiako Epaitegien eta Auzitegien mende jarriko direla, betiere, bezeroaren bizilekuari dagozkion Epaitegi eta Auzitegien mende. 

Halaber, kontsumoaren arloko online auzien ebazpena arautzen duen eta 2006/2004 Erregelamendua (EB) aldatzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 524/2013 Erregelamenduan (EE) eta 2009/22/EE zuzentarauan xedatutakoari jarraiki, bezeroen eskura jartzen dugu online auziak modu estrajudizialean ebazteko plataformarako esteka elektronikoa: https://ec.europa.eu/consumers/odr/main/index.cfm?event=main.home.chooseLanguage 

Nolanahi ere, edozein erreklamazio egiteko, gurekin harremanetan jar zaitezke “18. Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak” klausulan adierazitako helbide fisikora edo elektronikora idatzita. 

  • Envíos a toda la península
  • Gastos de envío: 6,5 €
  • Gastos de envío gratis a partir de 60 €.
  • Sin pedido mínimo.
  • Bidalketak penintsula osora
  • Bidaltze-gastuak: 6,5 €
  • 60€tik gora, dohain