Ohar legala

Informazioa eta erabilera-baldintzak 

Legezko informazioa

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak xedatzen duenaren arabera, informazio gizarteko zerbitzu-emaile guztiek izan behar dituzte bitartekoak, atal honetan ematen dugun informazio zehatza modu iraunkorrean, errazean, zuzenean eta doakoan eskuratzeko aukera emango dietenak zerbitzuaren hartzaileei zein eskudun organoei.

www.delikatetxe.eus webgunearen titularraren datuak:

Titularra: DELIKATETXE KOOP. ELK. TXIKIA

IFZ: F95953477

Sozietatearen helbidea:

Arrasate Etorbidea, z/g

48230 Elorrio (Vizcaya)

Telefono-zenbakia:

945 238 355

Helbide elektronikoa:

info@delikatetxe.eus

Erregistroko inskripzioaren datuak:

DELIKATETXE KOOP. ELK. TXIKIA Sozietate Kooperatiboen eta bestelako enpresa-elkarteen Inskripzio-liburuko 1-311 Folioan inskribatuta dago. 

Webgunearen erabilera-baldintzak:

Ulertutzat emango da erabiltzaileak, www.delikatetxe.eus webgunea erabiltzean, irakurri, ulertu eta osorik eta eragozpenik gabe onartzen duela lege-ohar hau, erabilera-baldintzak, pribatutasun-politika eta webgune honetan agertzen diren gainerako oharrak edo jarraibideak, eta webgunea behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera.

rabiltzailea ados ez badago, ezingo du erabili www.delikatetxe.eus webgunea. 

DELIKATETXEk eskubidea izango du edozein unetan webgune honetako, erabilera-baldintza hauetako, pribatutasun-politikako eta gainerako lege-oharretako edukiak, informazioak, baldintzak aldatzeko. Horrelako aldaketarik gertatuko balitz, webgunearen bitartez emango diegu horren berri erabiltzaileei.

Baliteke www.delikatetxe.eus webgunean beste batzuen atari edo webgune batzuetarako estekak agertzea, baina webgune honek ez du esteka horiei dagokien inolako erantzukizunik, ez baitu horien gaineko inolako kontrolik. Horregatik, erabiltzailearen erantzukizuna izango da, eta ez beste inorena, esteka horiek eskaintzen duten edukietara sartzea, bai eta webgune horien erabilera-baldintzei dagokien erantzukizuna ere. 

Egile-eskubideak eta jabetza intelektualekoak

Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du webgune honetan ageri diren marka, izen komertzial edo ikur bereizgarri, eduki eta jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak eta/edo txertatu den beste edozein elementu DELIKATETXEren edo beste batzuen jabetza esklusibokoak direla, eta haiek dutela, eta ez beste inork, trafiko ekonomikoan horiek erabiltzeko eskubidea

Webgune honetara sartzeak inolaz ere ez dakar berarekin eskubide horiei uko egitea, horiek eskualdatzea, baimenik eman edo lagapenik egitea (ez osorik, ez partzialki), baldin eta ez bada berariaz aurkakorik adierazten.

Aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera, webgune honetako erabiltzaileek debekatuta izango dute aipatutako webgune honetako informazioa eta edukia DELIKATETXEren aurretiazko eta idatzizko baimenik gabe erreproduzitzea, kopiatzea, lagatzea, banatzea, aldatzea edo beste edozein modutara erabiltzea, osorik zein partzialki.

Ezingo da webgune honetako edukia erreproduzitu, ez osorik, ez partzialki, ezta igorri eta informazioa berreskuratzeko sistemak erabilita erregistratu ere, inolako modutan eta inolako bitartekorik erabilita, aurretiaz aipatutako Erakundearen idatzizko baimenik izan ezean.

DELIKATETXEes da bere webgunearen diseinu grafikoa osatzen duten elementuen, menuen, HTML kodearen, testuen, marken, logotipoen, kolore-konbinazioen, botoien, irudien, grafikoen eta webguneko beste edozein edukiren titularra, bai eta edukien egituraren, hautaketaren, antolaketaren eta aurkezpenarena ere edo, nolanahi ere, elementu horiek erabiltzeko dagokion baimena du.

Beraz, erabiltzaileak onartzen du webgune hau, bere edukiak eta zerbitzuak arduraz eta behar bezala, erabiltzeko betebeharra duela, baita Legearen, moralaren, erabilera eta ohitura onen, ordena publikoaren, asmo onaren eta erabilera-baldintza orokor hauen arabera ere, zorrotz errespetatuz DELIKATETXEri dagozkion jabetza intelektualeko eskubideak.

Erabiltzaileari berariaz debekatzen zaio webgunea legez kontrako, debekatutako eta beste batzuen eskubideak kalterako diren helburuetarako erabiltzea, bai eta DELIKATETXEren marka, irudia edo izen ona kalte dezakeen beste edozein modutan erabiltzea ere.

Erabiltzailea izango da aplikatzekoak diren baldintza hauen arabera onartutako edozein obligazio ez betetzearen ondorioz DELIKATETXEri eragin dakiokeen kalte-galeren erantzulea. DELIKATETXEk bere eskubideak defendatzeko dagozkion legezko ekintzez baliatzeko eskubidea izango du. 

Datu pertsonalen babesa

www.delikatetxe.eus webgunean datu pertsonalak biltzen dira dauden inprimakien eta gurekin harremanetan jartzeko gaitutako helbide elektronikoaren bitartez.

Datu pertsonalen babesaren arloan unean unean indarrean dagoen araudia errespetatuz tratatuko dira datu horiek, bai eta webgune honetan deskribatzen den pribatutasun-politikaren arabera ere; erabiltzaileek politika hori irakurri beharko dute haien datuak eman baino lehen.

Komunikazio komertzialak

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoari eta lege hori aldatzen duen Informazio Gizartea bultzatzeko neurriei buruzko abenduaren 28ko 56/2007 Legeari jarraiki, www.delikatetxe.eus webgunearen erabiltzaileei jakinarazten zaie ez zaiela bidaliko publizitaterik edo komunikazio komertzialik posta elektronikoz edo horren baliokide diren komunikazio elektronikoko beste bide batzuen bitartez, aldez aurretik ez badute eskaera hori egin edo horretarako baimenik eman, xede horretarako gaitutako dagozkien inprimakien bitartez.

Nolanahi ere, erabiltzaileek uko egin ahal izango diote bide elektronikoen bitartez informazio komertziala jasotzeari, info@delikatetxe.eus helbide elektronikora idatzita; erabiltzaileari bidaltzen zaion komunikazio bakoitzean emango zaio aukera hori.

Webgunearen titularraren erantzukizuna

DELIKATETXEk ez du bermatzen edukietan birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik; horrenbestez, ez du bere gain hartzen erabiltzaileak webgunean nabigatzeagatik beregana litzakeen birus informatikoen eraginez haren ekipo edo sistemetan sor litezkeen kalteen gaineko inolako erantzukizunik.

Era berean, www.delikatetxe.eus webgunearen titularrak ez du kontrolatzen eta ez du bermatzen webgunerako sarbidea, ezta webgunea behar bezala bistaratzea, deskargatzea edo webgunean jasotzen diren elementuak eta informazioak behar bezala erabili ahal izatea ere. Izan ere, gerta liteke, titularraren kontrolpetik kanpo dauden faktore edo inguruabarrengatik, hauek kaltetzea, zailtzea edo etetea, eta titularrak ez du bere gain hartzen zerbitzuaren eteteen, atzerapenen edo funtzionamendu txarraren gaineko erantzukizunik, DELIKATETXEren kontrolpetik kanpo dauden arrazoien ondorioz, ezinbestean edo erabiltzailearen engainuzko edo erruzko jardunagatik gertatzen badira.

DELIKATETXEk ez du bere gain hartzen beste batzuen webguneetan guri buruz egon daitekeen informazioaren gaineko inolako erantzukizunik, ezta bilatzaileak edo beste batzuen estekak erabiliz eskura daitekeen guri buruzko informazioaren edo hirugarrenen webguneetan ageri diren gure www.delikatetxe.eus webgunerako sarbideen gaineko erantzukizunik ere.

Adingabeek webgunea erabiltzea

www.delikatetxe.eus webgunea adingabeei zuzenduta ez dagoen arren, sar daitezke webgunera. Hala ere, adingabe batek informazioa eskatu nahi badigu, 14 urte baino gehiagokoa baldin bada soilik egin ahal izango du bere kabuz. 14 urtez azpikoen kasuan, haren guraso-ahala duen pertsonak, tutoreak edo legezko ordezkariak egin beharko du, eta hark eman beharko du baimena enpresak adingabearen datu pertsonalak trata ditzan; horrela, haien kargu adingabeak dituztenei dagokie, eta ez beste inori, webgune honetako zerbitzuak eta edukiak beren erantzukizunpean dauden adingabeentzako egokiak diren edo ez erabakitzeko ardura. 

DELIKATETXEk ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen, aipatutako adineko adingabeek, obligazio hauen aurka, beren datu pertsonalak ematen badizkigute.  

Beste webgune batzuetatik www.delikatetxe.eus webgunerako estekak

Ondorengo baldintzak bete behar dituzte DELIKATETXErekin zerikusirik ez duten webguneetatik www.delikatetxe.eus webgunearen edozein orrialdetarako “hiperestekaren” bat egin nahi duten edo egiten duten pertsonek edo erakundeek:

Debekatuta dago www.delikatetxe.eus webguneko zerbitzuak eta edukiak osorik zein partzialki erreproduzitzea.

Ezingo da sartu www.delikatetxe.eus webguneko orrialdeei buruzko adierazpen faltsu, oker edo gezurrezkorik, ezta webguneko zerbitzuei edo edukiei buruzkorik ere.

“Hiperesteka” jartzeak ez du esan nahi DELIKATETXEren eta “hiperesteka” egiten duen webgunearen edo atariaren titularraren artean harremanik dagoenik, ezta DELIKATETXEk atari horrek eskaintzen dituen zerbitzuak eta edukiak ezagutzen eta onartzen dituenik ere. 

DELIKATETXEk ez du izango “hiperesteka” egiten duen webgunean edo atarian jendearen eskura jartzen diren edukien edo zerbitzuen gaineko erantzukizunik, ezta han ematen diren informazioen eta adierazpenen gainekorik ere.

Cookie-ak 

Cookie-ak webgune jakin batzuen orrialdeetan sartzeko edo horiek bisitatzeko erabiltzen den ordenagailuaren disko gogorrean edo memorian gordetzen diren testu-fitxategi txikiak dira, erabiltzailea berriro konektatzen denean, haren lehentasunak ezagutzeko balio dutenak. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen diren cookie-ek ezin dituzte han jasotzen diren datuak irakurri, ezta informazio pertsonala eskuratu eta beste hornitzaile batzuek sortutako cookie-ak irakurri ere.

Ikus webgune honetan erabiltzen diren cookie-ei buruzko informazioa “Cookie-ei buruzko politika” atalean.

Sare sozialei buruzko informazioa

Ikus informazio xehatua “Pribatutasun-politika” atalean. 

Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa

Espainian indarrean dagoen legeria aplikagarria bete behar du www.delikatetxe.eus webgunearen bitartez garatzen den jarduerak.

DELIKATETXEren eta www.delikatetxe.eus webgunearen erabiltzaileen artean sor litekeen edozein desadostasun edo gatazka ebazteko, aldeek berariaz onartzen dute Espainiako Epaitegi eta Auzitegiek duten eskumenaren mende jartzen direla eta, zehazki, Elorrioko (Bizkaia) epaitegi eta auzitegien mende, eta berariaz egiten diote uko dagokien foruari, halakorik balute.

Hala ere, azaldutakoa gorabehera, eta webgune honetan egiten diren erosketei dagokienez, www.delikatetxe.eus webgunearen bezeroen eta DELIKATETXEren artean sor litekeen edozein desadostasun edo gatazka ebazteko, aldeek berariaz onartzen dute Espainiako Epaitegi eta Auzitegien mende jartzea; betiere Espainia barruan, bezeroaren bizilekuari dagozkionak izango dira. 

Halaber, kontsumoaren arloko online auzien ebazpena arautzen duen eta 2006/2004 Erregelamendua (EB) aldatzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 524/2013 Erregelamenduan (EE) eta 2009/22/EE zuzentarauan xedatutakoari jarraiki, bezeroen eskura jartzen dugu online auziak modu estrajudizialean ebazteko plataformarako esteka elektronikoa: https://ec.europa.eu/consumers/odr/main/index.cfm?event=main.home.chooseLanguage.

  • Envíos a toda la península
  • Gastos de envío: 6,5 €
  • Gastos de envío gratis a partir de 60 €.
  • Sin pedido mínimo.
  • Bidalketak penintsula osora
  • Bidaltze-gastuak: 6,5 €
  • 60€tik gora, dohain