Asmo oneko kooperatiba bat
Portada » Ezagutu gaitzazu
Zoratu al gara?
Salda, hanburgesak, tipula-konfitura eta ontziratutako porruak.
Sorta berezia da. Arraroa. Badakigu. Zoratu al gara? Ezta gutxiago ere! Zentzuz jokatzen dugula uste dugu, gero eta zabalduagoa dagoen zentzu onez: dagoeneko existitzen diren kalitate goreneko produktuak aprobetxatu eta zure mahaira helduarazi. Soberakinak botatzea sahietsezina da, baina primerako produktuak botatzea, hori bai zoramena.
Nola sortu zen DeliKatetxe
Gure herrian oiloak modu berezian hazteko erabakia hartu duten baserritar asko edukitzeko sorte ona daukagu. Eusko Label, Reyno Gourmet eta ekologikoak diren arraultzak eros ditzazun ahalbidetzen duten ekoizle txikiak dira. Landetxe txikiak dituzte eta oiloak kanpora ateratzeko aukera daukate. Naturalki elikatzen dituzte, eta ardura handiz zaintzen dituzte.
Oiloak oilaskoak baino haragi irmoagoa daukate. Gure amonek argi zeukaten hori oiloak luzeago kozinatuz konpon zezaketela. Gu ere, su motelan sukaldatzen ziren oiloen usaia sukalde osoa betetzen zuela gogoratzen baitugu. Oiloak oilaskoak baino zapore potenteagoa daukate. Horrela izanik, zergatik desagertu dira gure sukaldeetatik?
Behinola, baserritarrek oiloak baztertzen zituenean baten-bat gordetzen zuen etxean jateko eta besteak auzokideen arten banatzen zituen. Egungo baserritarrek oilo gehiegi dauzkate eta ezin dituzte guztiak banatu. Inork ez dizkie batu nahi.
Oiloak oilazkoak baino askoz ere haragi gutxiago dute, haiek botatzea eta oilasko gehiago hastea erabiltzea baino errentagarria eginez.
Horren sinplea da.
Arazo bakoitzari bere irtenbidea
Primeran legoke arazo guzti hauek bat-batean konpontzeko modurik balego, ez da? Uste horrek bultzatu gintuen DeliKatetxe sortzera, eta horri esker itzuliko dira oiloak gure mahigainera. Besoak garbaldu genituen eta baserritarrak, oiloak eta gure amonen saldaren oroimenak historia honen kapitulu berri bat idazteko.
Oiloen itzulera
Irudikatu ezazu lantegi erraldoi bat non ekoizle txiki askoren oiloak aprobetxa ditzakegun. Eguzki-indarrez elikatutako lapiko ikaragarriak izango lituzke, zeinetan oiloak, haragia eta barazkiak ordu luzez egosiko liratekeen salda gozoa egiteko. Ustiapena, ekonomia zirkularra, tradiziozko errezeta… dena prest! Edo ia dena, behintzat. Bilaka ibili ondoren, Euskadiren bihotzean kokatutako lantegi bat topatu genuen eta gure buruei esan genien horren la polita ezin dela serie-lana izan. Hortaz, kooperatiba bat sortu genuen.
K taldea
DeliKatetxe kooperatibaren giza-taldea janariarekiko eta gure lurraldearekiko irritsa partekatzen dugun pertsonak osatzen dugu eta mundua leku hobeagoa bihurtu nahi dugu, kikaraka.
Gure baserria
Tradizionala kanpotik…
Lantegiaren bila Euskadiren bihotzeraino eraman gintuen: Elorrioraino, hain zuzen. Ustiapen osoaren printzipioa jarraiki, lantegi berri bat eraiki ordez, erabili gabe zegoen bat aurkitu eta gure toke pertsonala emanez berrerabili genuen.
Jatorri dugun baserri eta hauen jende eta produktuen omenez, lantegiaren aurrealdea baserri bihutzea erabaki genuen. Bestalde, mendiz eta baserriz inguratuta gaudenez, ingurugiroarekin bat egiten du. Emaitza gustoko?
…eta teknologiarik berriena barrukaldean
Hala ere, barrutik DeliKatetxeren lantegia azken modan dago.
Badakizu arazoak konpontzea dugula gustuko. Eta aprobetxatu, aprobetxatu eta aprobetxatu. Gauzka horrela, salda egitearen arazorik nagusiena ur asko berotu beharra da, sekulako energia-gastua dakarren prosezua. Arazo hau energia mordoa erosiz konpontzea ez da gure estiloa. Beraz, energia gu geuk ekoiztea erabaki genuen. Nola, baina? Eguzki-indarra erabilita, gure panel fotovoltaikoei esker. Energia asko ez erosteaz gain, garrantzi handikoa da energia gehiegi erabili gabe ekoiztea. Hau produkzio-prosezu berritzaile bati esker lortu dugu, erabili beharreko energia asko murrizten duena.
Modernitate eta tradizioaren arteko uztartzeari esker, gure produktuak ahalik eta baliabide gitxienak erabiliz ekoiztea lortu dugu.