Oilo-hanburgesa arina eta pistoa

Osasungarria izateaz gain, errezeta hau zaporetsua da, eta prestatzeko oso erreza. Pistoa aldez aurretik egin dezakezu, eta afal orduan berotu, hamburguesak plantxan egiten dituzun bitartean.

Osagaiak

Elaborazioa

Barazkiak garbitu eta antzeko tamainuko kuboetan zatitu itzazu.

Barazki bakoitzak bere kozinatzeko denbora duenez, banaka gehituko ditugu.

Jar ezazu kazola bat sutan, oliba-olio pixka batekin eta tipula gehituiozu. Gatzaz, pixka bat sueztitu ezazu.

Tipula biguntzen hastean, piperrak gehitu itzazu eta 5-7 minutuz sieztitu itzazu.

Zuritutako, pipitarik gabeko eta zaitutako tomateak gehitu itzazu. Tomate-saltsa ere. Dena su erdian kozina ezazu 10 minutu inguru.

Bukatzeko, kalabazina gehitu ezazu. Sua moteldu ezazu eta astiro egin daiten utzi ezazu, 10-15 minutuz. Gatza eta piperbeltza gehitu.

Pistoa kozinatzen bukatzen den bitartean, hanburgesak plantxan kozinatu izazu, 3 bat minutu alde bakoitzeko.

Paterrean jarri ezazu hanburgesa, bakoitza pisto errazio batekin lagunduz.

  • Envíos a toda la península
  • Gastos de envío: 6,5 €
  • Sin pedido mínimo.
  • Bidalketak penintsula osora
  • Bidaltze-gastuak: 6,5 €
  • 60€tik gora, dohain