Porru, tomate eta ahuakate entsalada

Entsalada hau arina, freskagarria eta edozein momenturako da aproposa, porru-kontserba beti izango dugulako eskuragarri. Gainera, diuretikoa da eta potasio eta bitamina ugari emango dizkizu.

Osagaiak

Elaborazioa

Porru-ontzia zabal ezazu eta xuka itzazu, kontzerbaren ura gal dezaten.

Bitartean, tomatea eta ahuakate erdi kubotxotan zati ezazu. Katilu batean jar ezazu, gatztu eta erreserbatu.

Ahuakatearen gainontzeko erdia hiruzpalau milimetrotako zabaleradun laminatxotan zati ezazu.

Porruak azpilaren erdian jar itzazu, inguruan tomatea eta ahuakatea jarriz.

Ahuakate xaflak gainean jarriozu eta ozpin-olioarekin ondu ezazu. Ozpin olioa katilu olioa, ozpina eta eztia nahastuz presta dezakezu, sardeska baten laguntzaz.

Ontzen buka ezazu tipula gorriaren arotxoekin eta belar edo kimu aromatiko freskoekin.

  • Envíos a toda la península
  • Gastos de envío: 6,5 €
  • Gastos de envío gratis a partir de 60 €.
  • Sin pedido mínimo.
  • Bidalketak penintsula osora
  • Bidaltze-gastuak: 6,5 €
  • 60€tik gora, dohain