Porru, tomate eta ahuakate entsalada
Entsalada hau arina, freskagarria eta edozein momenturako da aproposa, porru-kontserba beti izango dugulako eskuragarri. Gainera, diuretikoa da eta potasio eta bitamina ugari emango dizkizu.
- 15 minutu
- 2 errazio
- Zailtasuna: erreza
Portada » Porru, tomate eta ahuakate entsalada
Osagaiak
- 2 Altzaporru ontzi
- Tomate handi bat
- 2 ahuakate
- 1/2 tipula gorri
- Belaredo kimu aromatikoak, zure gustuaren arabera (albaka, oreganoa, etab.)
- 8 goilarakada olio
- 3 goilarakada ozpin
- Goilarakada bat ezti
Elaborazioa
Porru-ontzia zabal ezazu eta xuka itzazu, kontzerbaren ura gal dezaten.
Bitartean, tomatea eta ahuakate erdi kubotxotan zati ezazu. Katilu batean jar ezazu, gatztu eta erreserbatu.
Ahuakatearen gainontzeko erdia hiruzpalau milimetrotako zabaleradun laminatxotan zati ezazu.
Porruak azpilaren erdian jar itzazu, inguruan tomatea eta ahuakatea jarriz.
Ahuakate xaflak gainean jarriozu eta ozpin-olioarekin ondu ezazu. Ozpin olioa katilu olioa, ozpina eta eztia nahastuz presta dezakezu, sardeska baten laguntzaz.
Ontzen buka ezazu tipula gorriaren arotxoekin eta belar edo kimu aromatiko freskoekin.