Porru, tomate eta ahuakate entsalada
Entsalada hau arina, freskagarria eta edozein momenturako da aproposa, porru-kontserba beti izango dugulako eskuragarri. Gainera, diuretikoa da eta potasio eta bitamina ugari emango dizkizu.
Gutxieneko eskaririk gabe!
Portada » Oilo-haragia zaporetsuagoa da
Beti gertatzen zaigu gauza bera. Goazen lekura goazela, jendearen arreta pizten duen lehen gauza oilo hitza da.
Oso barneratuta dugun zerbait da: oiloak arrautzak ematen ditu, oilaskoa jan egiten da.
Antzina, oilo-haragia asko kontsumitzen zen, baita gutiziatua ere. Errezeta askotan erakusten ziguten nola dastatu: oiloa pepitorian, eskabetxada, gisatua…
Haragia oso elikagarria da eta proteina handia du. Oilaskoarena baino kolore ilunagoa du, ariketaren eta bizitza luzeagoaren emaitza. Kolorearen intentsitate horrek zapore handiagoa duela ere adierazten digu, animaliek, hazi eta trebatu ahala, konposatu aromatiko gehiago metatzen baitituzte muskuluetan. Hori argi daukagu behikiaren kasuan, zoratzen gara idi-txuleta ia beltz, txingarretarako prest horiek ikustean. Haiek ikusi bezain pronto hasiko gara listua botatzen!
Analogia egin beharko bagenu, oilaskoa txahala dela esango genuke eta oiloa idia. Lehenengoak haragi zurbil eta samurrak dira. Animalia gazteek oraindik ez dituzte beraien muskuluak garatu. Ariketa falta dela-eta, haragia oso samur mantentzen da, baina zaporerik ez da garatzen.
Animalia helduek, ordea, giharrak garatzeko eta zaporea metatzeko denbora izan dute. Hau, aske hazitako animalien kasuan, elikadura naturalago baten ondorio ere bada.
Bitxia da ariketa-kolore-zapore erlazio hori animalia beraren atal ezberdinen artean ere gertatzen dela. Gehien lantzen diren muskuluak kolore eta zapore gehien metatzen dutenak dira. Badakizu zer gertatzen den behi batekin? Behatzen baduzu, behiak urratsez urrats eta astiro mugitzen dira, baina bi atal daude etengabe mugitzen ari direnak: isatsa euliak uxatzeko eta ahoa murtxikatzeko. Buztana eta masailak, zoragarriak biak, ezta?
Oiloarengana itzuliz, sukaldariek ondo dakite salda batek benetako zaporea izatea nahi badugu, oilaskoaren ordez oiloa erabiliz errazago lortuko dugula. Oilo zaharrak, salda ona.
Baina ez gaitezen salda gainean geratu. Oiloaren haragia beste elaborazio askotarako erabil daiteke. Oilo-bularkiko hanburgesak probatu dituzu? Oilaskoek baino koipe gutxiago eta proteina gehiago dute, eta, aldi berean, zapore paregabea.
Beraz, ez, ez dugu arrautzarik saltzen, baina oiloari ahalik eta probetxurik onena ateratzen diogu, ez duzu uste?
Entsalada hau arina, freskagarria eta edozein momenturako da aproposa, porru-kontserba beti izango dugulako eskuragarri. Gainera, diuretikoa da eta potasio eta bitamina ugari emango dizkizu.
Egun, pertsona gutxi dago oiloa jaten ohituta. Gure arbasoen usadioa, gaur bitxikeria da. Zergatik? Aldaketa honen funtza ulertzeko, ezinbesteko dugu oilo errulea zer den jakitea. Oiloa Gallus gallus-en etxekotutako azpi-espezie baten emea da. Arraza erruleak
Osasungarria izateaz gain, errezeta hau zaporetsua da, eta prestatzeko oso erreza. Pistoa aldez aurretik egin dezakezu, eta afal orduan berotu, hamburguesak plantxan egiten dituzun bitartean.