Oiloak arraultzak erruten emankorrak izateak ez dakar jateko erabilezinak izatea; izan ere, gutxi arte jaten genuen hegazti mota bakerrenetarikoa zen. Aintzina, hegazti-plater bat mahigainean izateko ondorengo hiru egoetariko bat gertatu behar zen:
- Oilo batek arren bat txitatzea.
- Oilasko eme bat akatzea justifikatzen zuen egun oso berezia izatea.
- Oiloren bat erruteari utzi izana.
Oilo erruleek 5 hilabete direnean hasten da ekoizten, eta 15 hilabete inguru denean errute erritmoa jeisten du. Momentu horretan oilo gazteagoek ordezkatuko dute, hauek errungo baitituzte arraultzak erritmo errentagarrian. Baztertzen diren oiloei "oilo zahar" esaten diegu.
Zer egin, baina, oilo zaharrekin? Primerako salda. Hori egiten zuten lehen, behintzat, gizentze-oilaskoak sortu genituen arte.
Gizentze-oilaskoak eta oilo erruleak azpi-ezpezie berberekoak dira, baina aurrenak ahalik eta denborarik laburrenean haragi gehien sortzeko aukeratu dituzte. Horren azkar hasten dira oilasko hauek, tabernan bi garagardo edatea baino merkeagoak direla. Harrigarria da, bereziki behinola oilasko-haragia luxu handia zela jakida.
Gizentze-oilaskoen presentzia zela eta, oiloen eskaria beherakada jasan zuen. Oiloek oilaskoek baino haragi urriagoa eta gogorragoa dute, bizitza luzeago eta aktiboagoaren ondorioz. Abere helduen haragia gozoagoa da, baina luzeago kozinatu beharrekoa; eta kozinatzeko denbora faltan gaude, gaur egun.